Disponibilidad: En almacén, envío inmediato.
Ir a la tienda El Corte Inglés
Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek , edozein hutsalkeriak erakartzen du gure arreta eta txinpart bat has ten da jauzika geure burmuinean zain-konexio batetik bertzera. Burutazio horietako bati, mintzo bihurtu nahi dugunean soilik ematen diogu egitura sintaktiko ageriko edo ezkutu bat, segida logiko arrazional edo senezko bat, hala holako biribiltasuna, landuagoa ala zakarragoa. Eta kanporuntz gara dezakegu burutazioa, luzatu egin eta diskurtso bat eratuz, edo barneruntz bil dezakegu, konprimitu eta halako bitxikeria bat, aforismo bat, haiku bat, apunte kitzikagarri bat, gauzatuz: testutxo bat. Azke n horixe dugu liburu honetan, testu solteak, azare joko baten kapritxoak sortuak, baina orobat diskurtso oso baten zatiak dira, diskurtso sozio-politiko-kultural bat Euskal Herritik ondua osatzen duten tesela multzo bat, kolore eta tonu anitzetan d ir-dir egin nahi duen teselazko konposizioa.
Si quieres comprar este producto puedes preguntar a otros usuarios que lo hayan comprado anteriormente, igualmente puedes informarte del precio de otras tiendas y de las calidad del producto